Euskaraldiaren eta Ermuan Bagararen mural berria

Ander Gomez 2025ko api. 5a, 08:03

Aurten, aurrenekoz, bat egingo dute euskararen erabilera aktibatzeko bi mugimenduek: Euskaraldiak eta Ermuan Bagarak. Ospatzeko, mural berri bat egitea erabaki zuen Ermuko Euskaltzaleen Sareak eta, aurrekoetan bezala, Gorka Gonzalez Gorospe artista ermuarra izan da irudia sortu eta hormara pasatzearen arduraduna. Prozesu guztia argazkitan jaso du eta goiko galerian dago ikusgai.

Mural berria Zeharkale eta San Pelaio lotzen dituen biribilgunean dago (BM azpian) eta atzo arratsaldean batu ziren Ermuko euskaltzaleak bertan, amaitu berri zegoen artelana ikusi eta bere aurrean argazki herrikoia ateratzeko.


Argazkia: Oier Beitia.