Atzo goizean aparkatu zuen furgoi polizialak Orbe Kardinalaren plazan eta NANa, pasaportea, ziurtagiri digitalak, mugikorreko nortasun agiri digital berria... tramitatzeko aukera izan zuten herritarrek. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Marisol Garmendia Beloki ere Ermura bertaratu zen atzo, bulego ibiltariaren "inauguraziora".
Beatriz Gámiz alkatea eta Marisol Garmendia furgoneta barruan. Argazkia: Udala.
Ekimenaren aurkezpenean azaldu zuenez, dokumentazio pertsonala "kalean bertan, modu eroso eta eraginkorrean" tramitatzea ahalbidetuko du, eta, "funtsezko zerbitzua" emateaz gain, "Estatuko Administrazio Orokorraren hurbiltasuna indartuko du Euskadin".
Txanda gehienak erreserbatuta
Maiatzearen 6rako eta ekainaren 3rako zeuden 48 txandak bete direnez, data berria iragarri dute: ekainaren 19a. Orduko zortzi txanda bakarrik eskainiko dituzte eta hitzordua erreserbatzeko Abiapuntu bulegora jo beharko dute herritarrek.