Primavera Fest jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da asteburuan eta, hirugarrenez, elektronika zalez beteko dira Ermuko plaza eta kaleak. Aurtengo kartelburuak Sanblazz (Bilbo) Lander Luque (Zaldibar) eta Viktor Kordoba (Galdakao) dira; baina, ohi bezala, bertako artistak ez dira faltako: Daaira, Iker B eta Andoni S ermuarrak eta Danel Santiago eibartarra ere plazako kioskora igoko dira, tokiko DJ-en maila zein den erakustera.
Antolakuntzatik Ermuko, Mallabiko eta inguruko herrietako musikazaleak gonbidatu dituzte doakoa den jaialdi honetara gerturatzera eta gogorarazi dute aurten ere barra zerbitzua eskainiko dutela.
Segidan, jaialdian parte hartuko duten artistak eta ordutegiak:
Plazatik Probalekura
Jaialdia ez da plazako saioekin amaituko: 01:00etik aurrera After Party-a hasiko da Sagarran (Probaleku plaza 4), eta ordu txikitako tarte hori girotzearen arduradun izango dira Andoni S, Iker B eta Daaira ermuarrak. Festa 06:00ak arte luzatzea aurreikusi dute antolatzaileek.