Aurreko urteko Udal Liburutegiko obra mailegatuenari 'Ezekiel Etxebarria' saria eman ohi zaio Ermuan. Aurtengoa XXVII. edizioa izango da eta 2023an argitaratutako "Markos Gimenoren 101 letrakartel" liburua izan da iazko irakurriena.
Apirilaren 14an, 20:00etan, liburutegiko irakurketa klubean izango da Joseba Sarrionandia, saria jasotzen. Ekitaldian Markos Gimenoren figura oroituko dute eta idazlearekin liburuaren inguruan solasean aritzeko aukera egongo da.
Segidan azken hamar urteetako obra irakurrienak eta berauen egileak:
URTEA | LIBURUA | EGILEA |
---|---|---|
2023 | Ostegunak | Jon Arretxe |
2022 | Sumendiaren estrategia | Fernando Morillo |
2021 | Superpatata | Artur Laperla, Esther López Epeldek itzulia. |
2020 | Miñan | Amets Arzallus eta Ibrahima Balde |
2029 | Indiara Bidaia | Marc Armspach "Marko" |
2018 | Musika Airean | Karmele Jaio (2. aldiz saritua) |
2017 | Jara | Jasone Osoro |
2016 | Arotzaren eskuak | Alberto Ladron Arana |
2015 | Koaderno Handia | Agota Kristol, Eskarne Mujikak itzulia. |
2014 | Ibilbide oparoa | Antton Irusta |
Horiez gain, Ezekiel Etxebarria saria jaso duten egileen artean daude Kirmen Uribe, Katixa Agirre, Irati Jimenez, eta Jon Maia.