95 gramo speed zeramatzan gidari bat atxilotu dute Ermuan

Ander Gomez 2025ko api. 14a, 18:00

Konfiskatutako speed-a. Argazkia: Ertzaintza.

Gaur goizaldean, autoan ihes egiten saiatu den 53 urteko gizon bat atxilotu du Ertzainak. Droga-trafikoa eta bide-segurtasunaren kontrako delituak leporatu dizkiote.

Gaur, 04:00ak aldera, argiak itzalita zeramatzan kotxe bat ikusi du ertzain patruila batek Eibarren. Argiak piztu eta ibilgailua gelditzeko agindu arren, gidariak ez omen du jaramonik egin eta ihesaldiari ekin dio, Ermurako noranzkoan. Bertan, beste patruila batek autoa geldiaraztea lortu du eta barruan zihoazen bi gizon-emakumeak identifikatu ditu.

Ezetza alkoholemia proba egiteari

Gidariari alkoholemia proba egitea eskatu diotenean "jarrera biolentoa" hartu du, "heriotza-mehatxuak egiten hasi eta autoa berrabiarazten saiatu da". Ibilgailu barruan, substantzia zuridun poltsa bat ikusi dute —gerora 95 gramo speed bezala identifikatuak— eta droga-trafikoaren eta bide-segurtasunaren kontrako delituak leporatuta atxilotu dute.