Antton Izagirrek debutatu du Soraboxen apirileko boxeo jaialdian

Ander Gomez 2025ko api. 19a, 07:15

Urtarrilean Ermuan egin bezala, apirilaren 11n beste boxeo gau bat antolatu zuen Ixa Rodriguezek, oraingoan Soraluzen. Hogei borrokalarik hartu zuten parte eta haien artean izan zen Antton Izagirre ermuarra. Bere lehen borrokaldia izan zen —kaskorik gabekoa, gainera— eta, fin aritu arren, azkenean Anoetako Ander Menendez aurkariaren alde egiten bukatu zuten epaileek. Hala ere, pozik bukatu zuen ermuarrak eta, bideoan ikus daitekeen bezala, familia eta lagunen babes osoa izan zuen, bai borrokan, bai ring-etik jaisterakoan. Irudiak: Plaentxia.eus