Minecraft bideojokoak kubo formako blokez osatutako mundu ireki batean murgiltzen ditu jokalariak. Baliabideak batzea, tresnak sortzea edota etxeak eraikitzea bezalako erronkez gain, mundua esploratzeko eta abenturak bizitzeko aukera ematen du. Batik bat ume eta gazteen artean izandako arrakastagatik azken hamarkadako bideojokorik salduena bihurtu da. Orain, pantaila handirako saltoa egin du eta domeka honetan eskainiko da Ermua Antzokian, 17:00etan.
Bideojokoaren azala.
Filmak Minecraft unibertsora eramango ditu ikusleak, non sormena giltzarri izango den biziraupenerako. Herrialde harrigarri horretara iritsiko dira lau protagonistak, atari misteriotsu baten bitartez, eta bertan aurkituko dute bideojokoko pertsonai nagusia: Steve (Jack Black aktoreak interpretatua). 101 minutuko iraupena dauka eta euskeraz eskainiko da.
Bideojokoko pertsonaietako bat filmeko bertsioarekin alderatuta.
2 sarrera irabazteko aukera
Drogetenitturri.eus-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete HEMEN. Bihar amaituko da epea, 12:00etan, eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura horretan bertan.
Bestela ere, sarrerak fisikoki eskuratu daitezke Lobiano Kulturgunean edo egunean bertan Antzokiko leihatilan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago. Bestela, sarrerak online erosteko egin klik hemen.