Ermua CDren Monroe txapelketa jokatuko da gaur, zazpi futbol talde gonbidaturekin

Ander Gomez 2025eko apirilaren 26a

Gaur, apirilaren 26an, kadete mailako Monroe futbol txapelketaren VIII. edizioa jokatuko da eta ermuarrekin batera lehiatuko dira: Alaves, Athletic, Depor, Eibar, Erreala, Espanyol eta Osasuna.

Futbolzaleek zapatuko plan ezinhobea daukate. Goizetik arratsaldera arte, hamaika futbol partida ikusteko aukera egongo da Teodoro Zuazua futbol zelaian zein Betiondon, Monroe futbol kadete txapelketa dela-eta. 

Parte hartuko duten zortzi taldeak bi multzotan banatu dituzte eta bakoitzak zelai batean jokatuko du. A multzoan daude Ermua CD, Deportivo de A Coruña, Real Sociedad eta Osasuna, eta Teodoro Zuazuan jokatuko dute. B multzoan daude SD Eibar, Athletic Club, Deportivo Alaves eta RCD Espanyol taldeek, eta Betiondon jokatuko dute. Lehenengo partidak 9:30ean izango dira: Ermuak eta Deportivo de A Coruñak Teodoro Zuazuan neurtuko dituzte indarrak; Alaves eta Athletic Club taldeen norgehiagoka Betiondon izango da. Segidan ordutegi osoa:

TEODORO ZUAZUA   BETIONDO
Ermua CD - Depor. A Coruña 9:30 Alaves - Athletic Club
Ermua CD - Real Sociedad 10:10 Espanyol - SD Eibar
Athletic Club - Espanyol 10:50 Real Sociedad - Depor. A Coruña
Alaves - SD Eibar 11:30 Ermua CD - Osasuna
Real Sociead - Osasuna 12:10 Athletic Club - SD Eibar
Alavés - Espanyol 12:50 Deportivo de A Coruña - Osasuna

Txapelketaren irabazlea Teodoro Zuazua futbol zelaian erabakiko da. Finalaurrekoak 16:00etatik aurrera jokatuko dira; hirugarren eta laugarren postua 17:30ean; eta finala 18:15ean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.