Goizean Iparragirre kalean eman diren kalteak (ikus albistea) banatzaile baten kamioi-furgoiak eragin ditu.
Bertan zeuden lekukoen arabera, La Cabaña taberna eta Fran fruta-denda parean aparkatuta zegoen eta, banatzailea ibilgailuaren atzeko kaxan sartuta zegoela, aldapan behera joan da kamioia. Bidean, aparkalekuan zeuden lehenengo bi autoak jo ditu eta espaloiko barandaren zati bat apurtu du. Gero, ibilgailuaren goiko parteak Iparragirre kaleko 13. zenbakiko balkoietako bat jo du eta bertan gelditu da, kalte gehiago ekiditen. Zorionez, bidean ez du oinezkorik topatu eta banatzailea ere onik atera da.