Ordutegi zabalagoa eskainiko du liburutegiak azterketa garaiari begira

Estibalitz González 2025ko mai. 2a, 07:05

Unibertsitateetako ikasleak azterketa sasoian sartzen direla-eta, Ermuko Udal Liburutegian etenik gabeko hamabost orduko ordutegia eskainiko du bihartik aurrera.

Teresa Murga eraikineko bigarren solairua zabalik egongo da ikasle zein irakurle ororentzat maiatzaren 3etik ekainaren 12ra. Astelehenetik igandera eskainiko den zerbitzuak ondoko ordutegiak izango ditu:  astelehenetik eguenera 9:00etatik 24:00etara, ostiraletan 9:00etatik 20:00etara eta larunbatetan zein igandeetan goizez 9:30etatik 13:30etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Ekainaren 13tik aurrerakoa ohiko ordutegia izango da berriro. Gogoratu ere ikasle izan ez arren, gainontzeko erabiltzaileek posible dutela liburuak itzultzea eta bigarren solairukoak maileguan hartzea, kasu bietan auto-maileguko makina erabiliz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.