Atzo, 03:40 aldera, abisu bat jaso zuen Ermuko Udaltzaingoak, gizon batek denda bateko kristalak harri batekin apurtu zituela esanez. Udaltzainak eta Ertzaintza gertatutakoa egiaztatzera gerturatu ziren. Komertzioaren kristalezko atea apurtuta zegoen eta hainbat artikulu falta ziren, hortaz, egilea aurkitzeko bilaketa martxan jarri zituzten. Ermuko Udaltzainek gizonezko bat topatu zuten inguruetan, ondarearen kontrako delituekin lotutako ekintzengatik ezaguna dena. Ertzaintzaren patruila bat bertaratu eta 44 urteko gizona atxilotu zuen, gerora epaitegira eramateko.