EGITARAUA

Rock doinuek beteko dituzte Ermuko plazak eta kaleak

Ander Gomez 2025ko mai. 9a, 13:29

Zapatu honetan, Vertigo Rock jaialdiaren XVII. edizioa ospatuko da Ermuan. Bertako eta inguruko herrietatik gerturatzen diren rock zaleek zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute dohainik, eguerdian hasi eta gaueko ordu txikiak arte.

Barruan, jaialdian parte hartuko duten talde guztien zerrenda, joko duten ordenean, eta tokia eta ordutegia zehaztuta.

Jarraian, egun osorako programazioa:

KALEAN

— Komentukua —

Swamp

 

"Bilboko stringband honek folk amerikarra, country-a eta swing-a nahasten ditu.bere soinua edonolako belarrietara iristen da. Prestatu bere musikaren erritmora mugitzeko!".


Nemon

 

"Inoiz baino rockeroago eta energia berrituekin, Nemon laukote formatuan itzuliko da, konposizio berr eta betiko grin berarekin. Haien musika-bidaiak aurrera jarraitzen du!".



HERRIKO PLAZAN

— Orbe Kardinalaren plaza —

Herri-bazkaria


'XABIER CIARSOLO' STAGE

— Martxoaren 8a plaza —

Slide

 

"Slide taldearen rock alternatiboa Vertigo Rockera itzuliko da euren lehen lana Cowtion besapean hartuta. Arratsaldean lehen akordearekin dardarka jarriko gaituzte!".



Ziraun

 

"Gernikatik, Ziraunek rocka eta euskarazko doinu itsaskorrak nahasten ditu. Euskal musikaren panoraman bide motza daramaten arren, bertan beraien lekua irabazi dute. Prestatu gozatzeko!".


Kokein

 

"Eibartarrek ez dute aurkezpenik behar. 25. urteurreneko biran, lan berria aurkeztuko dute: Bidea da Helmuga. Indarrez beteriko zuzeneko honetan bere ibilbide osoko kantuak entzun ahal izango ditugu. Galdu ezin duzun ikuskizun bat!".


KALEAN

— Zubiaurre —

Mikosis

 

"Gernikatik etorritako rock taldea, post-punk eta musika alternatiboetatik mamitzen da. Beren soinu paregabearekin Kontrol Barik EPa sortu dute, eta hau, Vertigo honetan aurkeztuko dute. Energia hutsa!"


MAIN STAGE

— Orbe Kardinalaren plaza —

Norbac

 

"Tito,Txema eta Guti, musika gogorra gustoko duten hiru lagunek sortutako rock taldea . Taldea sortu eta bi urte pasata Saioa batzen da, eta horrela laukote moduan taldeari zentzua hematen zaio. Talde ermuarrak hasiera emango dio plazako kontzertuei, ez galdu aukera!".


The Clayton

 

"Bere rock indartsu eta jarrera geldiezinarekin, 2017an Aramaion sortutako talde honek Plaza Cardenal Orbe hankaz gora jarriko du. Bizitasun eta rokanrol euskaldunez beteriko zuzenekoa!".


PI L.T.

 

"90eko hamarkadaren amaierako talde bizkaitar mitikoa oholtzetara bueltatzen dira eta Ermuan izango ditugu Balak Airean lan berria aurkezten, euren estudioko lehen diskoa 20 urtetan. Plaza osoa 'Hil da Jainkoa' bezalako abestiekin kantuan ikusteko gogoz gaude".


Moonshine Wagon

 

"2013an Gasteizen sortutako heavy-bluegrass taldeak, Europa eta Amerikako jaialdi eta aretoak bete izan ditu. Wagon autokarabanarekin, mundu osora zabaltzen dute beraien musika eta, orain, Ermuan musika honetan gozatzeko aukera izango dugu!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.