Vertigo Rockeko entzule fidela zen Xabier Ciarsolo eta margoketaz gain argazkilaritzari ere dedikatzen zenez, urteetan zehar jaialdiko taldeen argazkiak ateratzeaz arduratu zen, sareetan partekatuz gero. 2022ko apirilean zendu zen, 47 urteko zela, eta espazio horri artista ermuarraren izena ipintzeak antolatzaileen esanetan “harro” sentiarazten die, laguna zelako eta nolabait zor ziotelako.