Datorren astean ailegatuko da 'Udabarria Bertsotan' Ermura

Ander Gomez 2025ko mai. 14a, 14:30

Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkakapen-fasea da Udabarria Bertsotan. Maiatzean zehar, ostegunero, saio bikoitzak jokatuko dira Bizkaiko herri desberdinetan: lehen jardunaldia Munitibarren eta Bakion izan zen; bigarrena Balmaseda eta Orozkon egingo da bihar; eta, datorren astean, Basaurin eta Ermuan tokatuko da.

48 bertsolari daude aurtengo Udabarria Bertsotan sailkapen-fasea jokatzen. Haien artean daude Irune Basagoiti ermuarra eta Araitz Katarain mallabitarra, eta bihar izango da euren txanda: Orozkon eta Balmasedan, hurrenez hurren. Datorren astean, maiatzaren 22an, hirugarren saio bikoitza burutuko da eta A multzoko sei bertsolarik kantatuko dute Ermuan:


ANA
Picallo Perez
(Bilbo, 1991)


GARIKOITZ
Sarriugarte Onaindia
(Zaldibar, 1976)


IKER
Uriarte Urrutia
(Bermeo, 1996)


IZARO
Bilbao Arostegi
(Mungia, 2004)


JON
Martinez Beaskoetxea
(Zalla, 1980)


PEIO
Molinuevo Martin
(Arrigorriaga, 1996)

Saioa Lobiano Kulturgunean egingo da, 18:30ean hasita, eta gai-jartzaile lanak Leire Garatxena Larrabek (Ajangiz, 1991) egingo ditu.

2 sarrera bikoitz zozketan

Drogetenitturrik "Udabarria Bertsotan" ikusteko sarrerak zozkatu ditu bere irakurleen artean. Parte hartzeko epeak astebete iraungo du (maiatzaren 21ean, saioaren bezperan, itxiko da) eta Drogetenitturri.eus-ek zuzenean helaraziko dizkie sarituei sarrerak, emailez edo whatsapp bidez. Izena emateko egin klik hemen

Gainontzean, sarrerek 3 euroan eskuratu daitezke —Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 euroan eta 6-18 urte bitarteko gazteek doan— bertsosarrerak.eus webgunean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.