1000 izen-ematetik gora lortu ditu Ermuak

Drogetenitturri 2025ko mai. 16a, 14:59

Euskaraldiaren aurreko edizioan 920 izen-emate egon ziren eta, aurtengorako, mila partaideko muga gainditzeko erronka proposatu zuen Ermuko Euskaltzaleen Sareak. Maiatza hasieran 700 inguru zeuden apuntatuta eta azken aste honetara 2022ko marka gainditu barik zegoen. Azken bi egunotan, ordea, dozenaka herritarrek hartu dute ariketa sozialera batzeko erabakia eta Euskaraldiko hasiera ekitaldira mila parte-hartzailerekin ailegatzea lortu dute.

Argazki-sortan, atzoko ekitaldian jarritako photocall-aren argazkiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.