Pasa den zapatuan, Euskaraldiaren hamaika egunak amaitzeko bezperan, Ermuan Bagararen ospakizuna egin zen plazan. Umeek ederto asko pasa zuten goiza, jolasean eta apainketa tailerrean. Bazkalorduan, 200 lagunetik gora batu ziren, Lobiano elkarte gastronomikoak prestatutako paella gozoa elkarrekin dastatzera. Baina, aurretik, guztiak batu ziren "Ermuan Euskaraldian Bagara" zioten kartel, globo eta banderolapean talde argazkia ateratzera:
Argazkia: Ainhoa Lasuen.
Bapo jan ostean, Ermuan Kantuanen saio berezia izan zuten, Alboka Musika Eskolako ikasleek alaituta. Egun osoa dantzan eman zuten herritarrek, eta gauera arte eutsi ere, Sukar erromeriaren doinuei esker.
Argazkiak: Alboka Musika Eskola, Gazte Asanblada, Antxitxiketan, Euskal Birusa eta Drogetenitturri.