Ermua CDko infantilak Bizkaiko eta Euskadiko txapeldun

Ander Gomez 2025ko eka. 5a, 07:01

Eskolarteko liga irabazi zuten lehenengo, txapeldunen fasearen ostean Bizkaiko txapeldun bihurtu ziren, eta, borobiltzeko, Euskadiko txapelketan gailendu ziren, Gipuzkoako eta Arabako txapeldunen kontrako partida biak irabazita.

Ermua CD futbol taldeko infantil kategoriako jokalariek, 2011. urtean jaiotakoek, denboraldi bikaina egin dute eta txapelketa guztiak irabazi dituzte:

Bilbon jokatu zuten Bizkaiko txapelketa

Liga irabazi ostean, Bizkaiko eskolarteko txapeldunen fasean sartu ziren. Hiru aste atzera neurtu zituzten indarrak Loiuko MSC Butroe taldearen aurka eta, partida irabazita, Bizkaiko txapeldun bihurtu ziren.

Euskadiko txapelketa hiriburuan jokatu zen

Hurrengo asteburuan, Euskadiko txapelketa jokatu zuten Gasteizen. Larunbatean Urnietaren kontra lehiatu ziren (Gipuzkoako txapelduna) eta igandean Agurainen kontra (Arabako txapelduna). Bi partidak irabazita, Euskadiko eskolarteko txapeldun izendatu zituzten ermuarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.