Arratsaldero EITBko lehen kateak Biba zuek! saioa emititzen du eta, egunero, 17:45 aldera, Edorta Unamuno biologoaren zuzeneko kolaborazioa izaten dute. Dibulgatzaile ermuarrak hain maiteko dituen naturaz eta hegaztiez berbaldi laburtxo bat egiten du arratsaldero eta atzo, astelehena, okil berdea izan zuen hizpide. Haren elikagaia txindurrien larbak izanik, bezperan Txindurri taldeko partaide modura bizi izandakoa ekarri zuen akordura, Gillermo Bengoetxea Txindurri bertsolariari eta izena eman zion txistu eta dantza taldeari gorazarre eginez.
Atzoko atal osoa ikusteko egin klik hemen: Biba Zuek!
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.