Valdespinako petanka pista estali dute

Ander Gomez 2025ko eka. 11a, 07:19

Pasa den aste hasieran hasi zituzten Valdespinako petanka pista estaltzeko lanak eta datozen egunotan amaitzea espero da. Dagoeneko jarrita dago estalkiaren egitura osoa, teilak barne, baina obren aurretik kendutako Berdintasunaren pasealekuko bankuak eta gunea itxiko duten hesiak ipintzea falta da. Ondoren, pista eta jubiletxea lotuko dituen bidexka egingo dute.

Udalak 39.960,25 euro bideratu ditu obra hauetara.

Ekaina hasieran ekin zioten petanka pistaren eraldaketari eta hamar egunetan amaitzea aurreikusi zuten. Beraz, okerrik egon ezean, bihar eta etzi artean bukatuko dute. Estalkia muntatzen egon diren egunetan, segurtasun arrazoiak direla-eta pistaren inguruak moztu dituzte eta oinezkoek ezin izan dute Berdintasunaren pasealekutik igaro; baina bidea zabaldu dute jada. Segidan, prozesuko argazkiak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.