Kolorez bete ziren erdiguneko bazterrak

Estibalitz González 2025ko eka. 17a, 07:15

Mugartea elkarteak antolatuta XXXI. Pintura Lehiaketa egin zen igandean, parte hartze handiarekin. Ermuko hirigunea gai bezala hartuta, eguneroko bazterrak eta hiri paisaiako elementuak kalitate handiko eta teknika anitzeko lanetan koloreztatu zituzten bertaratutako artistek.

Hogeita hamahiru heldu eta hamazortzi gaztetxok hartu zuten parte, eta harriduraz gerturatzen zitzaizkien herritarrek goiz bakarreko ordu gutxitan abilezia handiz benetako artelanak sortzeko gaitasuna miresten zieten.

Bertako margolariez gain, Bizkaitik, Gipuzkoatik, Nafarrotik, Cantabriatik eta Frantziatik etorri zenik ere egon zen. Antolatzaileak oso pozik zeuden izena emandakoen kopuru eta jatorrien aniztasunarekin, baina batez ere margolarion goi-maila eta sortutakoaren kalitatearekin. Eguraldiak, aterri samar eutsi bazion arren, kale eta eraikinen argitasunean eragin handia izan zuen eta epaimahaikideen esanetan horrek asko baldintzatu zuen margolanen argi eta kontrasteetan.

Epaimahaia izendatzeko margotzen ibilitako pertsonei jo du oraingoan ere Mugarteak eta berau osatu zuten Santi Entrena, Ion Idigoras, Pedro Valiente eta Alfonso Garcíak.

Sarituak

Helduen kategorian
  • 1. saria Alvaro Gil nafarrarentzat, 1200 euro eskuratuz.

  • 2. saria Jose Miguel Arranz erandioztarrak, 800 euro eskuratuz.


  • 3. saria Jose Reyes Ramos leioarrarentzat, 300 euro eskuratuz.


  • Akzesita Eduardo Alsasua gazteiztarrarentzat, 250 euro eskuratuz.


Herrikoak
  • 1. saria Antonio Hernandez, 250 euro eskuratuz.
  • 2. saria Unai Blanco, 150 euro eskuratuz.

Umeen kategorian, margoen estutxe bana eskuratuz:

5-9 urte bitartekoak
  • 1. saria Enara Borajo
  • 2. saria Iraia Garcia
  • 3. saria Laia Izagirre
  • 4. saria Libe Tapia
10-15 urte bitartekoak
  • 1. saria Sara Munin
  • 2. saria Leire Serrano
  • 3. saria Leire Morais
  • 4. saria Lander Tapia

Erlazionatuak

Artez betetako margolanak

Estibalitz González eka 17 Ermua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.