Errotabarri Eskubaloiko familia osoa elkartu zen igandean 'Errota Eguna' ospatzeko

Ander Gomez 2025ko eka. 17a, 12:11

Ekainaren 15ean ospatu zen Errota Eguna eta kiroldegian batu zituen taldeko kategoria guztietako jokalariak: infantilak, kadeteak, seniorrak, eskolakoak... baina baita haien senide eta entrenatzaileak ere. Irudiak: Alejandro de Diego Prieto.

Hasiera batean San Pelaion egitekoa zen jaia, kiroldegiko kantxara eraman zuten eguraldiagatik. Baina, bideoan ikusten denez eta antolatzaileek kontatu dutenez, "benetan dibertigarria izan zen, barrez beteriko eguna". Hondartzako eskubaloiaren arauekin jokatu zuten eta partida pila egin zituzten; jokalari, eskolako ume, guraso eta entrenatzaileen arteko lehiekin. Bukatzean, harmailetan talde-argazkia atera eta Merkatu Plazara jo zuten, elkarrekin bazkari ederraz gozatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.