Asteon, hiru jarduera antolatu dituzte Berbalagunen edizioa ixten joateko:
Hasteko, "Ermuko Grafitiak Ezagutzen" ibilbide gidatua egingo dute gaur, asteazkena, Ermua BHIarekin elkarlanean. Bi txandatan egiteko aukera egongo da, bata 09:15ean eta bestea 11:30ean. Biak kiroldegi ondoko biribilgunetik hasita. Doako ekintza izango da eta herri osoari irekia.
Bestetik, Berbalagunentzako bi jarduera antolatu dituzte ekainaren 20rako (ostiral honetarako): "Berbalagunon Topaketa" eta "Azken Afaria". Lehena 19:30ean izango da, plazan; eta bigarrena 21:30ean, Urkaregi jatetxean. Biek helburu berbera izango dute: euskara praktikatzea eta Ermuko euskaldunak ezagutzea.