Datorren ikasturtean Anaitasuna ikastolarekin bat egingo du Ongaraik eta, eskolari behar den moduan agur esateko, urtero egin duten Kulturartekotasun Eguna herritar guztiekin batera ospatzea erabaki zuten aurten.
Pasa den ostegunean, jolastokiko ateak ireki eta erakus-azoka antolatu zuten, eskola osatzen duten familien kulturetako elementu desberdinak erakutsiz (jantziak, jakiak, jolasak, musika, dantzak...) eta 50 urteotan Ongarai eskolak izan duen balio nagusienetako bat nabarmenduz: aniztasuna.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.