Azken hilabeteotan, ugariak izan dira herritarren kexak plazako pergolaren inguruan, euriarekin ura estalkiaren gainean pilatzen zelako eta, batez ere, sortzen ziren itoginengatik.
Herritarrek zabaldutako bideoetako bat.
Udalak arazo hauek konpontzeko lanei ekin die eta, bide batez, egitura hobetzeko eta iraunkorrago bihurtzeko obrak ere egitea erabaki du. Bi aste inguruko iraupena izango dute, eta prozesuan honako lan hauek egingo dira: kristalezko panelak aldatzea, profilak desmuntatzea, egitura garbitzea eta estalkia erabat zigilatzea.
Inbertsio hau Espazio Publikoak Hobetzeko Planaren baitan aurreikusita dago.