Guerreras Ligako "All‑Stars" taldea denboraldiko jokalari onenen hamaikakoa da. Denboraldiro, zazpi jokalari aukeratzen dira: atezaina, erdilaria, lateralak, hegalekoak eta pibota; eta beste lau sari osagarri banatzen dira: MVPa, promesa, eta defentsa eta entrenatzailerik onenak. Aukeraketa egiteko, talde guztietako entrenatzaileek euren botoa ematen dute eta, ostean, zaleen botoak jasotzen dira sare sozialetatik.
Honako hauek izendatu dituzte 2024-2025 denboraldiko All Star Team-eko taldekide:
Hamaika saritik sei Bera Bera talde donostiarrera joan dira:
Anne Erauskin izan da denboraldian zehar bere posizioan onenetakoa izan denaren aitortza jaso duen jokalarietako bat, eskuin-hegalean erakutsitako errendimendu eta jardunagatik. Taldekideei dagokienez, Esther Arrojeria "MVP" izendatu dute, Lucía Prades izan da Atezain Onena eta Lyndie Tchaptchetek sari bikoitza jaso du: Pibote Onenarena eta Defentsa Onenarena.
Jokalariei bakarrik erreparatuta Imanol Alvarezek bazeukan saria jada, baina, horrez gain, Entrenatzaile Onenaren Saria ere eman diote, bigarren urtez jarraian.