Motorrak berotzeko Pre-Elektrojaia festari ekingo diote gaur, 18:00etan. Martxoaren 8a plazako eszenatokian izango da eta back-to-back saioak (bi Dj taula gainean) irekiko du, Anuxx eta Javier Delgadorekin. Gero, Unai González "Pirata", Sebastian Prol "Sebita" eta Ivan Neira "Nei" ermuarrek girotuko dute iluntzea. Bakoitzak ordu eta laurdeneko tartea izango du, eta 23:00etan bukatuko dute.
Festa nagusia, ordea, bihar izango da. Ohi bezala, Betiondoko aparkalekura eramango dute eta urteroko bi guneak egongo dira: eszenatoki nagusia eta "Old School Room" karpa. Bietan musika egongo da eten barik, 17:00etan hasi eta hamaika orduz.
Jarraian set bakoitzaren ordua eta kokapena:
(ermuarrak puntu berdez • markatuta)
Main Stage
17:00 Nei •
18:15 Markøs •
19:30 Javier Ganuza •
20:45 Blanko •
22:00 Judy (live)
00:00 Mark Broom
02:00 Cristian Varela
(itxiera 04:00etan)
Old School Room
• 17:00 Sebita
• 18:15 Dj Bixent
19:30 Dj Mari
21:00 Iñigo Díaz
• 22:30 Pirata
• 23:45 Ash
01:00 Alaine MRK eta Jon Maraka
(itxiera 03:00etan)
Antolatzaileek gogorarazi dute helburua gune aske, anitz eta seguru bat eraikitzea dela; eta edozein jarrera bortitz, sexista, arrazista, homofobo edo transfobok berehalako kanporaketa suposatuko duela. “Errespetatu, eta errespetatua izango zara”, azpimarratu dute.