Udaletik jakinarazi dutenez, guneotako irisgarritasun-gailuen eskubandak aldatu beharra zegoen, beste zenbait piezarekin batera. Iparragirrerako hiru elementuetatik (arrapala bat eta eskailera bi) azkena zegoen konpontzeko. Gaur goizean ekin diote lanei eta lehen arrapalan —Goienkalen, Lobiano Kulturgunearen sarrera alboan— abisua jarri dute:
Ongarairako erdiko arrapalak argi berdea du eta herritarrentzat erabilgarri dago jada: