Downhill lasterketarako entrenamenduak asteburuan

Ander Gomez 2025eko uztailaren 3a

Uztailaren 20an egingo da Ermuko I. Bizikleta Jaitsiera lasterketa eta igande honetan entrenamendu ofiziala egongo da Bizkaiko Txirrindularitza Federazioaren eskutik. Bideoan ikusgai ibilbide ofiziala osorik eta lehen pertsonan.

Grabaketa: @pedalmetal_dh_enduro_team.

Musika: @painappleband, @makis_37.

Pedalmetal enduro taldeak antolatu du Ermuko lehen downhill lasterketa: Ultzamatik Santa Anarako bizikleta jaitsiera. Uztailaren 20an jokatuko da, 10:00etatik 14:00etara bitartean, eta bezperan zirkuitua ezagutzeko entrenamenduak egongo dira arratsaldez, 14:00etatik 19:00etara. Horrez gain, asteburu honetan aparteko entrenamendua egingo dute, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioarekin batera antolatua. Igandean izango da (hilaren 6an) eta 30 plaza daude bakarrik.


Zirkuitua txukuntzeko lanetan dihardute egunotan. Argazkiak: Pedalmetal.

Federatuta daudenek 5 euroan eskuratu dezakete plaza; gainontzekoek, 19 euro ordaindu beharko dituzte: 12 euro plaza erreserbatzeko eta 7 euro derrigorrezko istripu-asegururako. Erreserbak barne hartzen ditu Bizkaiko Federazioaren erremonte-zerbitzua, oinezkoak zirkuitura ez sartzeko seinalizazioa, entrenamendu-txandak kudeatuko dituzten antolakuntzako langileen jarduna eta bukaerako anoa-puntua (solido eta likidoa). Interesa dutenek izena eman dezakete formularioa beteta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.