Arrakastatsuak izan dira Sallabenteko jaiak, beste behin

Drogetenitturri 2025ko uzt. 7a, 07:25

Aurten ere, ekintza pila antolatu dituzte Sallabenteko bizilagunek eta gerturatutako herritarrek denetarik egiteko aukera izan dute: tabernetako pintxo lehiaketan edo gaita-poteoan ibiltzeko; herriko taldeen dantzak ikusteko, baina baita ikasteko ere; egunez batukada feministarekin gorputza mugitzeko eta gaueko dj saio zein kontzertuetan ordu txikiak arte kantatzeko... eta, nola ez, auzoko jaien harribitxi bihurtu den Erdi Aroko Azokaren postu artean galtzeko. Argazkiak: Iñaki González.

*Laster irudi gehiago gehituko dira argazki-sortara.

Urtero bezala, auzoko nagusienak omentzen dituzte Sallabenteko Jai Batzordeko kideek. Urtarrilean zendu den Francisco Barambio omendu zuten iazko jaietan. Aurten, 101 urte bete dituen Margarita bizilaguna izan da omendua.

Ezkerrean, Franciscori eginiko omenaldiko irudia. Eskuman, Margarita lore-sorta jasotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.