Eric Pérez Albarrán (Ermua, 2001) kadete mailatik egon da Eibarko klubean eta oinarrizko futboleko talde guztietan jokatu du. Iazko denboraldia, AD Alcorcon taldearekin hasi zuen, utzita.
Talde berriarekin lehen aldiz titular gisa jokatu aurretik (eskumatik hasita lehena, makurtuta). Argazkia: A.D.A.
Pasa den urtarrilean, ordea, SD Amorebietarekin jokatzera pasa zen eta talde zornotzarrarekin bukatu du 2024-2025 denboraldia.
Amorebietarekin jokatzen, Errealaren kontrako partidan. Argazkiak: Ivan Montero @_imc.media_
Orain, Barakaldon hasiko du ibilbide berria. SD Eibartik zorte ona opa diote eta talde hori-beltzak ongietorria eman dio, ermuarraren bertuteak azpimarratuz: jokatzerako orduan duen bertikaltasuna, aurkaria gainditzeko gaitasuna eta, batik bat, bere abiadura.