Ermuko merkatari eta ostalari askok euskara ezagutzen ez dutela kontuan hartuta, "Berbatruk, euskara plazara" ekimena sortu zuen Euskal Birusa Elkarteak 2004. urtean. 80 komertzio eta tabernarekin elkarlanean egin zen, bertako merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia areagotzeko helburuarekin. Urteko bi sasoitan egin izan da: uda garaian, jaien aurretik; eta neguan, gabonetako merkealdiei begira.
Orain, Santixauak bertan daudela, kanpaina berreskuratu du Euskal Birusak, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin batera. Programara batzen direnek, aurtengo jaietarako edo uda sasoirako propio sortuko dituzten kartel, ordutegi, egutegi, eskaintza eta bestelako mezuak euskaratzeko laguntza izango dute: zalantzen argitzea, kontsultak, itzulpen laburrak... Doako zerbitzua da eta edozein saltokiren esku dago. Interesa dutenek euskalbirusa@gmail.com helbidera idatzi dezakete.
Euskal Birusa Elkartetik herriko dendari eta tabernari guztiak animatu dituzte ekimenara batzera: "Ea guztion artean aurtengo Santixauetako eta udako errotulazio berezietan euskara presentago egotea lortzen dugun!"