Euskaldun Txapelketa irabazi du Aimar Galdosek

Ander Gomez 2025ko uzt. 10a, 07:13

Apirilean jokatutako Gorlarako Igoeran lortu zuen Euskaldun Txapelketako lidergoaren maillota. Argazkia: Goiena.

Ataungo proba bertan behera geratu ostean, Euskadiko Txirrindularitza Federazioak Euskaldun Txapelketako garaile izendatu du 21 urteko txirrindulari ermuarra.

Ekainean Goierrin gertatutako uholdeek kalte handiak eragin zituzten Ataungo errepideetan eta, ondorioz, ezin izan zen bertako San Martin Proba jokatu. Errepideen egoera aztertu ostean, txirrindularientzat arriskutsua zela eta konponketak egin arte lasterketa ez zela burutuko erabaki zuten Eusko Jaurlaritzako eta foru aldundietako ordezkariek.

Irailera arte atzeratuta, azkenean txapelketa bukatutzat ematea erabaki du Euskadiko Txirrindularitza Federazioak eta Aimar Galdos txirrindulari ermuarrak irabazi du titulua.

Podiuma asteburuan

Pasa den igandean, Loinatz klasikoa jokatu zen Beasainen. Lasterketa hau, Espainiako 23 urtez azpiko txirrindularitza egutegiko erronka garrantzitsuenetako bat da eta Galdosek hirugarren postuan helmugaratzea lortu zuen. Gainera, taldekideekin batera egindako lan bikainari esker, Taldekako Saria eskuratu zuen Euskadi Fundazioak.


Loinatz Probako podiumera igota, kopa altxatzen. Argazkia: Goierriko Hitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.