Uztailaren 18tik 19rako gauean (ostiraletik larunbatera) Gatibu ta Mariskal Dj-en emanaldiak egongo dira; eta 24tik 25erako gauean (ostegunetik ostiralera) Glubs kale ikuskizuna eta Nueva Alaska orkestraren dantzaldia. Hori dela eta, bi egunotan, Euskotrenek gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Ermua eta Elgoibar artean, bi norabideetan.
Hilaren 19tik 20rako gauean (larunbatetik igandera) Los Zigarros taldearen kontzertua egongo da; eta 26tik 27rakoan (larunbatetik igandera ere) ikuskizun-sorta potoloa: Rockalean kalejira, Rock Jaialdia —Lóstregos (Galizia), Empire of Disease (Bilbo), Frakture (Bilbo), Norbac (Ermua)—, Deabru Beltzak taldearen "Les tambeurs de feu" kale ikuskizuna eta Séptima Avenida orkestraren dantzaldia. Kasu hauetan, larunbateko ohiko gaueko zerbitzua indartuko da: Matiko/Bilbo - Deba.
Edonola ere, ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen du Euskotrenek, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunean. Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakira deitu dezakete edo geltokira gerturatu galdetzera.