Lehenengoz gure mendietan Downhill froga

Estibalitz González 2025ko uzt. 22a, 13:15

Igande goizez ospatutako kirol frogan, Artarrai mendiko (406 m.) maldak eta baso-bideak Downhill modalitateko 51 txirrindularien ausardia eta abilezia neurtzeko eszenatokian bihurtu ziren.

Mendiko bizikletaren modalitate barruan, mendi-aldapak abiadura handiz jaistea da Downhill-aren berezitasuna, bidean topatzen diren aitz, sustrai eta bihurgune estuei saltoekin eta teknikarekin aurre eginez.

“Abiadura ez da beldur bat” lemapean, Pedalmetal Team taldeak antolatuta eta Ermuko udalak babestuta estreinako aldiz egin zen herrian, hainbat kategoriatan banatutako 51 lagunen partaidetzarekin: Master 40, Master 30, Elite, Kadeteak, Junior eta Promoziorako txirrindulari gazteak. Bizkaia eta Gipuzkoatik etorrita gehiena, euretan neska bakarrak hartu zuen parte 15 urteko Laia Macayo donostiarrak, debuta egun horretan egin zuenak. 

Ibilbidearen 1200 metroak, hiru minututan egiteko media aurreikusita zegoen arren, antolatzaileen esanetan horretan txirrindulariaren abileziaz gain, zeresan handia dute bizikleta beraren prestazioek. Ondo babestuta buru, sorbalda eta belaun, Artarraitik behera emandako denboren jakingura eta saltsaz gain, gozamena nabaria zen froga amaitzen zuten abiadura zale haien aurpegieran.


Sailkapen zerrenda ikusteko egin klik hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.