Koloretako txupinazoarekin ekin diote Umeen Egunari

Drogetenitturri 2025ko uzt. 23a, 12:55

Gaurko egun grisa kolorez tindatu dute Ermuko txikienek, euren jaiari eta ekintzaz beteriko egunari hasiera emateko. Albiste barruan, umeentzako prestatu duten gaurko egitarau osoa. Bideoak eta argazkiak: Dorleta Vidal.

Haur Kontseiluko kideek gidatuta, koloretako hautsekin bete dute plaza ermuar gaztetxoenek (txupinazoa argazkitan ikusteko egin klik hemen). Jarraian, ur-parkea eta tailerrak ireki dituzte eta 13:30ak arte egongo dira; baina bazkalostean berriro ere zabalduko dituzte, 16:00etatik 19:00etara. Ordu berean buruhandiak irtengo dira kalera eta, korrikalditxoa egin ostean, txokolatea jateko parada izango dute umeek, 17:30ean, plazan bertan.

Baina festa ez da hor bukatuko: 19:00etan, haurrentzako disko-festari ekingo diote, Lorea Intxausti eta Joanes Echevesteren eskutik; 20:30ean, berriro ere bainujantzia eta uretako betaurrekoak hartu beharko dituzte, apar jaian murgildu nahi badute; eta 22:00etatik 01:00era, Martxoaren 8a plazan, Txurru Dj-aren "Festan Blai" jaialdia izango dute, oraindik indarrik izanez gero, eguna dantzan amaitzeko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.