Frontoia jendez lepo eta animazio handiarekin

Estibalitz González 2025ko uzt. 24a, 07:44

Astearte arratsaldez, plazako frontoi nagusian lau t´ erdiko pilotari profesionalen arteko partida erakustaldia jokatu zuten Exposito eta De la Fuentek, beraien lana ikusteko asmoz pilota zale ugari erakarriz.

Frontoiaren kontrakantxa eta erreboterako barreneko gune guztia beteta, zale asko eta asko gerturatu ziren Ermuko Pilota Elkarteak antolatutako Aingeru de la Fuente eugitarra eta Hodei Exposito astigartar pilotari profesionalen buruz burukoa ikustera. Txaloz eta animazio handiz ospatu zituzten bi pilotarion tantuak, nahiko parekatuta egin zituztenak. Markadorea 20-22 zegoenean, eugitarraren alde, epaileak eta ikusleen gozamenerako partida pixkat luzatzea erabaki zuen; bigarren ekinaldian Exposito gailendu zen 25-23ko azken emaitza batekin. Pozik ziren pilotariok egindako lanarekin eta batez ere bildutako herritar ugariei esker pilotalekuaren hegaletan giro oso polita somatu zutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.