Ines Arano eta Josu Gomezek hartu zuten hitza, Txindurri Txistu eta Dantza taldearen izenean: Euskara "toki guztietan" —lagunartean, etxean, mendian, kalean, Santixauetan bertan...— erabiltzearen eta sustatzearen garrantziaz mintzatu ziren, eta, lan hori "guztion lana" dela azpimarratuta, genero eta adin guztietako herriko eragileen alde topa egitea proposatu zuten. Pregoi bukaeran "txin-txin" esatean, kioskopean zeudenak Urkoren "Ameriketara joan nintzen" kantua abesten hasi ziren, bideoan entzun daitekeen bezala.
Ines Arano, Jose Gomez eta Asier Ibaibarriaga, topa egin ostean.