Hauexek bere berbak:
Gora Santixauak!
Gauza bat esango dizuet. Adimen Artifizialari eskatu diot esateko errezeta bat Santixau hoberenak egoteko, errezeta perfektua Santixau perfektuetarako. Eta berak esan dit:
- Polola feminista bat, abusu sexualen kontra dagoena
- 5000 litro kalimotxo, burutik behera botatzeko
- 4 Barrus, bat egunean, Ermuko herria osatzen duten kultura eta kolore guztietako jendearekin
- Palestinar bandera bat, Palestinar bandera bat, Palestinar bandera bat
- Arroz guztia, Ermuan dagoen arroz guztia
- “Kariñoso” bokadilloa, txosnetakoa, maitasunez, umoreaz, dibertimenduz eta harmoniaz betetakoa. Hau egun guztietan.
- Zezen Egunean, errezeta guztiaz arroza egin eta jan. On egin!
Gora Santixauak! Gora Feminismoa! Gora Palestina!
Eta orain… Txupinazoa! 3. 2. 1…