Dastaketak, kalejirak, kontzertuak eta su artifizialak, jaiak behar bezala amaitzeko

Drogetenitturri 2025ko uzt. 27a, 06:00

Goizeko ohiko txokolateaz gain, sardina eta lehiaketako paellak dastatzeko aukera izango dute herritarrek. Eguerditik aurrera, Macjeara's jazz taldeak, Irulitxa eta Artistas del Gremio txarangek, eta Lotxo erromeriak girotuko dituzte kale eta plazak. Horiez gain, Santixauen azken egunak hiru ikuskizun berezi izango ditu: Castells erakustaldia, Valecearen su artifizialak eta La Perra Blancoren kontzertua.

Jarraian gaurko (uztailak 27, domeka) egitaraua:

07:00 Txokolate-jana, plazan.
07:30 Barrus partidak, plazako pilotalekuan.
08:00 Zezentxoak, Ongarai eskolako patioan.
11:00 Paella lehiaketaren hasiera, plazan.
11:00 Sardina banaketa, Martxoaren 8a plazan.
12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Haurrentzako mini-parkea, Kaltxango plazan.
12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Haurrentzako parkea, San Martin plazan.
12:30 Irulitxa txarangaren kalejira, herrigunean.
13:00 Macjeara's jazz bandaren kalejira, herrigunean.
13:00 Castells erakustaldia: Els Xicots de Vilafranca, plazan.
14:00 Paellen dastaketa eta bazkari herrikoia.
18:00 Lotxo taldearen erromeria, plazan.
19:00 Paella lehiaketaren irabazlea ezagutzera ematea eta sari-banaketa, plazan.
19:00 Irulitxa txarangaren kalejira, herrigunean.
19:00 Macjeara's jazz bandaren kalejira, herrigunean.
19:15 Herri-aurreskua eta larraindantza, plazan.
20:00 Erromeriaren luzapena: Lotxo taldea, plazan.
20:30 Artistas del Gremioren kalejira, herrigunean.
22:30 Irulitxa fanfarreari ongi etorria, plazan.
23:00 Su artifizialak, Ongaraiko parketik.
23:30 Agur Jaunak eta Kontzertua: La Perra Blanco, plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.