Santixauetako zapatuak musikaz beteko ditu plaza eta kaleak

Drogetenitturri 2025ko uzt. 26a, 06:00

Rock jaialdian, mariatxien kalejiran eta kontzertuan, Latuna Bando eta Alboka Musika Eskola txarangen kalejiretan, Séptima Avenidaren dantzaldian... herritar bakoitzak gustokoen dituen doinuekin gozatu ahalko du Santixauen hirugarren eguna.
Gainera, kultur eta kirol ikuskizun bereziak egongo dira (barruan programazio osoa).

Jarraian gaurko (uztailak 26, zapatua) egitaraua:

07:00 Txokolate-jana, plazan.
07:30 Barrus partidak, Orbe kardinalaren pilotalekuan.
08:00 Zezentxoak, Ongarai eskolako patioan.
12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Haurrentzako mini-parkea, Kaltxango plazan.
12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Haurrentzako parkea, San Martin plazan.
12:00 Guanajuatoko (Mexiko) Mariachi Imperial taldearen kalejira, herrigunean.
12:00 Nagusiei omenaldia eta sari-banaketa, plazan.
12:00 Emakumezkoen Bolo Palma partidak, San Pelaioko bolatokian.
12:30 Latuna Bando txarangaren kalejira, herrigunean.
13:00 Guanajuatoko (Mexiko) Mariachi Imperial taldearen kontzertua, plazan.
14:00 Nagusien herri-bazkaria, Merkatu plazan.
18:00 Afizionatuen arteko neska eta mutil eskupilotako partidak, plazako pilotalekuan.
19:00 Potx pailazoaren “Denok plazara” ikuskizuna, plazan.
19:00 Alboka Musika Eskolako txarangaren kalejira, herrigunean.
19:00 Bertako txarangen kalejira, herrigunean.
20:00 Rockalean taldearen kalejira, herrigunean.
20:00 Larraindantza, plazan.
22:00-03:00 Rock jaialdia: Lóstregos, Empire of Disease, Frakture eta Nørbac.
22:00-01:00 Puntu morea, Patxi plazan.
22:30 “Les tambeurs de feu" Deabru Beltzak taldearen kale ikuskizuna, San Pelaio plazan.
23:00 Séptima Avenida orkestraren dantzaldia, plazan.
01:00-06:00 Puntu morea, Erdikokale 5ean (Antzinako Bolintxon).


Guanajuatoko Mariachi Imperial taldea plazako kioskoan, 2024ko Santixauetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.