Txarangek jatetxe bihurtu zituzten kaleak Zezen Egunean

Drogetenitturri 2025ko uzt. 28a, 21:04

Lobiano Elkarte Gastronomikoak urteroko lehiaketa antolatu zuen, eta herriko izkin bakoitza amaibako mahaiez eta sutan jarritako paellez bete zen. Haien inguruan kuadrillak, egunotako parrandaren nekea nabari, baina lagunekin jaietako azken orduak bapo jaten pasatzeko prest. 

Albiste barruan txaranga irabazleak eta jasotako sariak.

Alain Kortazar txupineroak iragarri bezala, "Ermuan dagoen arroz guztia" erabili zen atzo. Paella-jan herrikoira batu ziren txaranga guztietatik, 30 inskribatu ziren Lobiano Elkarte Gastronomikoak antolatutako lehiaketara. Parte hartzearren soilik, bi ardo botila jaso zituen kuadrilla bakoitzak. Horrez gain, bi sari nagusi banatu zituzten:

1. saria

Mozkorrak txarangak jaso zuen lehen saria, 500 euro eta garaikurra.

Irabazleak Jesus Portugal epailearekin eta Beatriz Gamiz alkatearekin. Argazkia: Udala.


2. saria

Gure Txokoa txarangak jaso zuen bigarren saria, 200 euro eta garaikurra.


Argazkia: Udala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.