Udaletik jakinarazi dutenez, azken urteotan, bizilagunen kexa ugari jaso dituzte, baita adinekoen eta familien erreklamazio formalak ere, Errotabarri inguruan segurtasunez ibiltzeko zailtasunaz ohartaraziz. Era berean, hainbat arrisku egoera atzeman dituztela adierazi dute, oinezkoak errepidera sartzera edo autoen artean ibiltzera behartuta egon direlako.
Hortaz, bertan aparkatzeko debekua jarriko da abian abuztuaren 14tik aurrera, “oinezkoen segurtasuna hobetzeko eta, bereziki, adinekoak, haurrak eta mugikortasun murriztua duten pertsonak bertatik beldurrik gabe igaro daitezkeela bermatzeko”, azaldu dute.