Amaitu da udako zinearen proiekzioen zikloa

Estibalitz González 2025ko abu. 29a, 08:56

Abuztuan zehar aire librean eta dohainik eskainitako filmen emanaldien azken proiekzioa eman zuten asteazkenean. Zortzi zinta ikusteko aukera izan dute herritarrek, aste bakoitzeko bi eta ikuslego kopurua filmaren gaia eta eguraldiaren arabera aldatu da.

Umeentzako eta helduentzako, negar eta barre egiteko drama zein komediak… denetik, film sonatuak eta saritutako batzuk ere ikusteko aukera izan dute Ermuan abuztuan egon direnek. Emanaldi ia guztietan, gaugiro epelarekin, eguraldia lagun izan da; honek eta gaiek ere, noski, baldintzatu du ikuslego kopurua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.