Aurten ere, eskolako materiala erosteko dirulaguntzak emango ditu udalak, Ermuko komertzio txikiari bultzadatxoa eman eta ikasten ari diren norbanakoei zein familiei kurtso hasierako gastuekin laguntze aldera.
Eskola-liburuak kenduta, ikasketarako edozein produktuk balioko du: boligrafoak, koadernoak, borragomak, kalkulagailuak, material informatikoa... Horrez gain, dirulaguntza deialdiak arropa, oinetakoak eta kirol-materiala barne hartuko ditu, baita betaurrekoak edota lentillak ere.
Jarraian bete beharreko baldintza nagusiak:
- Ermuan azken sei hilabeteetan erroldatuta egotea, gutxienez (jaioberrien kasuan, Ermuan jaio izanak).
- Formakuntzak arautua izan behar du (hizkuntza akademiak, autoeskolak eta bestelako prestakuntza osagarriak kanpoan geratzen dira).
- Materiala herrian bertan erosi behar da, irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean.
*Ezinbestekoa erosketen tiketa gordetzea, eskarian aurkezteko.
Eskaerak aurkezteko epea gaurtik azaroaren 15era arte luzatuko da. Sarean egin ahalko dira eskariok, 24 orduz erabilgarri dagoen Ermuko Udalaren egoitza elektronikoan, edo Abiapuntu bulegora gerturatuta, 08:00-15:00 bitartean astegunetan.