Helduen irakurketa klubetara batzeko epea zabalik

Ander Gomez 2025ko ira. 3a, 07:51

Argazkia: Arantzazu Ibarrondo, Goiena.

Irailarekin batera, irakurketa klubetan izena emateko epea zabaldu du liburutegiak. Hizkuntza ugaritan irakurketaz gozatzeko klubak eskaintzen dituzte (euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa), baita estilo desberdinak jorratzen dituztenak ere, hala nola, komikiak eta poesia. Doako jarduerak dira, baina plaza mugatuak daude eta beharrezkoa izango da izena ematea.

"Irakurketa gozagarri" euskarako irakurketa kluba hilean behin batuko da, ostegunetan, 19:00etatik 20:30era. Lehen irakurketa urrian izango da eta Goiatz Labandibarren “Zoo” eleberria landuko da.


"Un capítulo más" gaztelerako irakurketa kluba ere hilean behin egingo da, asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era. Lehen irakurketa “Hôzuki, la librería de Mitsuko” (Aki Shimazaki) izango da.


"Le salon des mots" frantseseko irakurketa kluba bi hilean behin egingo da, ostiraletan, 19:00etatik 20:30era. “Les hirondelles de Kaboul” (Yasmina Khadra) obrarekin ekingo diote urrian.


"Book Club" ingeleseko irakurketa kluba ere bi hilean behin egingo da, astearteetan, 19:00etatik 20:30era. “84, Charing Cross Road” (Helene Hanff) izango da irakurriko duten lehen lana.


"Viñetas" komikien irakurketa kluba hilean behin izango da, astearteetan, 19:00etatik 20:30era. Lehen komikia “Rosalie Blum” (Camile Jourdy) izango da.


"Entre líneas y emociones" adimen emozionaleko irakurketa kluba hilean behin egingo da, ostegunetan, 9:30etik 11:30era. “A solas: descubre el placer de estar contigo mismo” (Silvia Congost) landuko dute urrian.

Horiez gain, "La voz de la poesía" tailerrean eta 12-16 urteko gazteen "Komikizaleak" klubean izena emateko epea ere zabaldu dute. Poesia tailerrak hamar saio izango ditu eta larunbatetan izango da, 11:00etatik 12:30era. Gazteen komiki kluba, berriz, hilean behin izango da, astelehenetan, 18:30etik 19:30era.

20 plazara mugatuak

Talde bakoitza 20 lagunek osatuko dute gehienez. Beraz, interesa dutenek, lehenbailehen eman beharko dute izena liburutegira gerturatuta, 943 17 92 12 telefonora deituta, whatsapp bidez edo biblioteca@udalermua.net helbidera idatzita. Mezuan izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa eman beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.