2025/12/19 20:30

Antzezlana

Macho grita

Macho grita
Ermua Antzokia, Ermua

Macho grita (Crónica de mi propia ignorancia sobre la Historia de España) komedia musikal bat da, Don Juanen mitotik abiatzen dena, gure orainaren eta 1492. urtean inauguraturiko zikloaren arteko lotura aztertzeko. «Errekonkistarako», «Amerikaren aurkikuntzarako» edo judu eta moriskoen kanporatzerako hurbiltze pertsonala da, lurralde honetan «matxo-izaera» nola eraikitzen den umorez gogoeta egiteko. Gaur egungo bizitzarako balio dezaketen gauzak ulertzeko itxaropentxoarekin Espainiako historia ikusezinera (edo ikusezin bihurtutakora) gerturatzeko gogotik sortu da. Izan ere, menderatze-gogoaren eta harrapari-grinaren gainean eraiki ditugu gure gizarteak, eta orain akabatu egin gaitzakete. (Alberto San Juan)

Sarrera: 12 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.