Dendetan egingo da aurtengo iraileko Aukera Azoka

Ander Gomez 2025ko ira. 8a, 13:31

Gaur hasi eta asteazkenera bitartean, Ermuko dendariek beherapen eta eskaintza bereziak jarriko dituzte herritarren eskura.

Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak ohiko udazkeneko Aukera Azoka antolatu du irailaren 8, 9 eta 10erako. Azken edizioak Orbe Kardinalaren plazan edo Merkatu plazan antolatu izan dira, baina aurtengoa dendetan bertan izango da. Parte hartuko duten komertzioak hurrengoak dira: Eva, Gauzak, Gemma, Guipur, Kokko, Lulu Bebe, Luz de Luna, Mañekoazpi, Marfe, Mediterranea, Munay, Nane, Quetzal, Sagardui eta Sferico.

Dendetan izango dituzten deskontu eta eskaintzekin, "iraileko aldapa" arintzeko aukera bikaina dute batik bat familiek, Ermuko Udalak emango dituen dirulaguntzen promozioarekin batera (albistea hemen) seme-alabentzako eskolako materiala eta arropa erosteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.