EGITARAUA

Atzoko banderaren igoerarekin ekin diote Extremadurako Kultur Asteari

Ander Gomez 2025ko ira. 9a, 07:30

Argazkia: E.Z.

Extremaduraren Eguna dela-eta, Ermuko Kultur Etxeko bazkideek ateak ireki dizkiete herritar guztiei eta, gaurtik hasita, ekintzaz beteriko programazioa izango dute.

Atzo, irailaren 8an, Extremadurako bandera gehitu zitzaion udaletxeko balkoiko ikurriñari eta gainerako banderei, lurraldearen eguna ospatzeko eta bertatik etorritako ermuarrak omentzeko. Umeen Eguna ospatuko dute gaur, eta datozen egunetarako erakustaldi, dastaketa, kontzertu eta lehiaketa ugari antolatu dituzte. Ekitaldi guztiak Extremadurako Zentroan izango dira eta, antolatzaileek gogorarazi dutenez, ekintzek irauten duten bitartean taberna zabalik egongo da.
Jarraian egitarau osoa:

Irailak 9, asteartea 

UMEEN EGUNA

18:00 "La Maleta de Lekim" umeentzako ikuskizuna.

Ondoren: Txokolatea eta gozokiak.


Irailak 10, asteazkena

18:30 Poesia emanaldia.
Elisa Lopezek eta Mariaje Murillok gidatuko dute, baina irekia izango da.

20:00 Toka eta igel txapelketak.


Irailak 11, osteguna

20:00 Ohiko Plateren lehiaketa: migak, gazpatxoa, tortillak eta postreak. *Platerak 20:00etan jasoko dira eta, epaimahaiaren erabakiaren ondoren, aurkeztutako plateren dastaketa egingo da.


Irailak 12, ostirala

18:00 VERSIONARIOS taldearen kontzertua.


Irailak 13, larunbata

13:00 Flor de Tomillo abesbatzak alaituriko meza.

17:00 Kuatrola txapelketa.

19:00-23:00 IKER B-ren dj saioa.


Irailak 14, igandea

14:30 Anai-ahizpatasun bazkaria, bazkide, agintari eta gonbidatuentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.