Xara eta Harribitxi taldeek irabazi dute XX. Folkez Blai

Ander Gomez 2025ko ira. 14a, 21:47

Folkez Blai lehiaketako azken eguna izan da gaurkoa: Entós eta Gorrondatxe taldeak izan dira kontzertua eskaintzen azkenak, eta bukatu bezain pronto batu da epaimahaia, bi diru-sariak nori eman erabakitzeko. Goiko bideoan ikusgai sari banaketaren unea; albiste barruan, irabazleak eta bakoitzaren kontzertuko zatitxo bat entzungai.

1. SARIA

Madrildik etorritako Xara talde gazteak irabazi du lehen saria, 3.500 euro eta garaikurra. 


2. SARIA

Bigarren saria Harribitxi talde euskaldunak (Bilbo-Burlata) irabazi du, 2.000 euro eta garaikurra.

Gainontzeko parte-hartzaileak ere ez dira esku hutsik bueltatu: talde bakoitzak 500 euroko diru-saria jasoko du, finalera ailegatu eta kontzertua eskaintzearren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.