Gaur arratsaldean, 19:00etan, Merrell zapatilen doako proba esklusiboa prestatu dute Hiru Txikiak Traileko antolatzaileek, Sferico Kirolak-en eskutik. Dortsal banaketa eta Trail Txiki lasterketaren izen-ematea Merkatu Plazan egingo da: ostiral arratsaldean, 18:00-20:30 bitartean; eta larunbat goizean, 6:30-9:45 bitartean. Lobiano Elkarte Gastronomikoaren paella-janerako tiketa ere erosi ahalko da bertan, 6 euroan (korrikalariek paella txartela izango dute korrikalarien poltsan). Trail Txikiko inskripzioak larunbatean itxiko dira, 10:45ean. Kategoria desberdinen irteera orduei dagokienez, iazko ordutegi berbera mantenduko da:
- 8:00 Martxa, Merkatu Plazatik.
- 9:00 Traila, Merkatu Plazatik.
- 10:15 Gazte Traileko partaideentzako autobusa, Agirre Kirolak parean.
- 11:00 Gazte Traila, Aixolako urtegitik.
- 11:00 Trail Txiki, Merkatu Plazatik.
Lehenengo lasterkarien helmugaratzea 12:30 inguruan estimatzen da eta 16:30an sari banaketa egingo da San Pelaion. Lasterketa bukatutzat emango da 18:00ak pasata eta Eirband bertsio taldearen 80-90 hamarkadetako pop-rock doinuek emango diote amaiera Hiru Txikiak trailaren aurtengo edizioari, San Pelaion.